Ikerbasque Foroa

saltar a contenido

Pierre-Louis Lions

Pierre-Louis Lions

Pierre-Louis Lions (1956. urteko abuztuak 11) matematikari frantsesa da. 1979.urtean París VI – Pierre et Marie Curie Unibertsitatean doktoradutza egin zuen Sur quelques classes d'équations aux dérivees partielles non linéaires et leur résolution numérique izenburupean eta Haïm Brèzis irakaslea izan zuen zuzendari.

Bere egungo ikerketa deribatu partzial ez-linealetako ekuazioen teorian oinarritzen da. 1944.urtean Paris-Dauphine Unibertsitatean burututako ikerketagatik Fields domina jaso zuen. Lions-ek Boltzmann ekuazioari soluzio osoa aurkitu zuen lehena izan zen, zegokion demostrazioarekin. Fields domina 1994.urtean Zurich-en ospatutako ICM-n  (International Congress of Mathematicians) jaso zuen.

Fields dominaz gain, jasotako sarien artean hurrengo hauek ere aurki daitezke: IBM saria (1987) eta Philip Morris saria (1991). Era berean, “British Mathematical Colloquium”-en 49.edizioan osoko hizlaria izateko ohorea izan zuen eta Edimburgo Heriot-Watt unibertsitateko eta Hong-Kong City unibertsitateko honoris causa doktoregoa jaso zuen.

Egun École de France eta École Polytechnique-n deribatu partzialen ekuazioen irakaslea da.  

 



 
 
ecmware
Enterprise Platform